Orokorra

ALDÁN CAMPINGAK ondo zaindutako instalazioak eta askotariko zerbitzuak jarriko ditu zure eskura, zure atseden egunak ahaztezinak izan daitezen. Gozatu gure kultura, kirol, aisialdi, gastronomia eta zerbitzu orokorren eskaintzaz, aberastasun natural handiko hondartzez eta paisaiaz inguratuta.

Doako wi-fia camping osoan.
– Kirol pista (tenisa, saskibaloia, boleibola, futbola, etab.).
– Haurrentzako gune lorategiduna.
Taberna-Kafetegia (gosariak).
– Supermerkatua (salgai daude izotza, camping gasa…).
– Barbakoa publikoak.
– Lehen laguntzarako botikina.
– Edateko ura duten iturriak.
– Lursail handiak, itzalarekin, elektrizitate harguneekin eta TBrako konexioarekin.
– Garbitokiak eta harraskak, eta garbigailuak zein lehorgailuak.
– Komun blokeak: konketak, komunak eta ur beroa duten dutxak (7-24), doan.
– Autokarabanentzako zerbitzugunea.
– Autokarabanentzako eta karabanentzako WQa.
Gaueko zaindaria.
– Posta zerbitzua.

KANPATZEKO EREMUA

ALDÁN CAMPINGEAN lursail zelaidun handiak daude, bertako landare eta zuhaitz batez ere hostoerorkor ugariz inguratutakoak. 70etik gora espezie daude, bakoitza bere aldaerekin, eta horien katalogazioa aurki prest egongo da gure bezeroentzat, espezie bakoitzari buruzko informazio fitxekin. Era berean, behar beste zerbitzu dituzte lursailek: konexio elektrikoa, TBrako konexioa, doako wi-fia…

Kanpinzaleen erosotasunerako, bestalde, edateko ura duten iturriak eta su itzalgailua daude banatuta camping osoan zehar. Kanpinaren sarreran gaikako bilketarako edukiontziak ditugu, izan ere, zuzendaritzak modu aktiboan sustatu nahi du ingurumenaren aldeko errespetua, eta horixe da, hain justu, ALDÁN CAMPINGAREN aktibo berezia.

BUNGALOWAK

ALDÁN CAMPINGEAN, egurrezko bungalow atsegin eta erosoak daude, erabat hornituak. 5 pertsonarentzako tokia dute, eta naturaren bihotzean oporraldiez gozatzeko aukera ezin hobea dira. Honako zerbitzu hauek daude bungalow guztietan: aparkatzeko tokia alboan, terraza estalia (altzariekin), doako wi-fia, ur beroa, berogailua, hozkailua, TB, mikrouhina, sukaldeko ontziteria, oheko arropa, toallak eta garbiketarako tresnak.

EZAUGARRIAK:
– Gela bat, 135 cm-ko ohearekin.
– Gela bat, elkarren gaineko 2 oherekin eta 90 cm-ko ohe batekin.
– Sukalde-jangela.
– Bainugela eta komuna (bereizita).
– Terraza estalia (altzariekin).
Erreserbatu bungalowak +34 986 32 94 68 telefono zenbakira deituta.