ALDÁN CAMPINGA

ALDÁN CAMPINGA konplexu turistiko bat da, zure oporraldiak ahaztezinak izatea eragingo duten zerbitzu eta erraztasun guztiak eskainiko dizkizuna; naturaz eta paisaia zoragarriz inguratuta, Rias Baixasen bihotzean.

Cangas do Morrazon dago kokatuta, ingurune pribilegiatu batean, edertasun natural betean, non itsasoak eta mendiak bat egiten duten, zentzumen guztien gozagarri. Aldán itsasadarrari begira dago (300 m). Bertan, balio ekologiko eta edertasun handiko hondartzak daude, eta askok eta askok bandera urdina daukate. Cíes uharteetatik 10 km-ra dago, eta horregatik, gune estrategikoa da Rias Baixasetako zein Galiziako gune turistiko nagusiak ezagutzeko.

Gainera, kalitate bikaineko instalazioak ditu ALDÁN CAMPINGAK. Bertako landarez eta zuhaitzez inguratutako lursailak ditu, eta, horri esker, giro lasai eta naturala da nagusi, zure aisialdiaz ahalik eta gehien gozatzeko ezin hobea. Horren guztiaren osagarri, kirol jardueren zein ikuskizunen eskaintza handia dauka, eta batez ere, hurbileko eta etxeko arreta jasoko duzu, zure oporraldiak ahaztezinak izan daitezen.